2016(e)ko urtarrilaren 2(a), larunbata

MUSIKA ETA SENDIMENDUAK

Askotan entzungo zenuen musika sentsazio bat dela eta beraz musikak sentimenduak kontrolatzeko edo aldatzeko ahalmena duela. Momentu tristeak era egokiago batean sentitzeko eta bizitza azken batean ederragoa bilakatzeko oso aproposa dela. Hala ere, nahiz eta orain arte guztiok esandakoz erbait zen, orain, era zientifiko batean azalduta dagoela frogatu dute eta horren azalpena hemen daukazue:


Bestalde musika, tresna moduan ikustea benetan lagungarri suerta dakiguke; modu orretan momentuan sentitutako sentimenduaren edo emozioaren arabera musika mota bat edo beste bat jarriko dugu. Gainera, musikaren bitartez, sentimenduen eremua asko handitzen dela diote eta horiek hobeto ezagutzeko aukera paregabea da.

TRISTE AL ZAUDE? ADI!!

Askotan, bizitzan momentu traketsak edo latzak bizitzea tokatzen zaigu eta horiek bizitzea ezinbestekoa da bai eta horiek sufritzer ari garela azaleratzea eta plazaratzea. Sentimendu bortitz horiek atera ezean, barruan geratzen baitira eta horrek tristura mendi bat sortu dezake gure buru eta bihotzean. Baina horiek azaleratu ondoren, burua altzatzeko eta bizitzari barre egiteko ordua heldu behar da eta horretarako zenbait gauza egin daitezke: kirola egin, lagunekin egon, film barregarriak ikusi, irakurri, idatzi... baina badago beste irtenbide bat: MUSIKA. Musikaren laguntzaz askoz ere pozago sentitu gaitezke, gutxienez momentu zoriontsu txiki bat izateak, asko laguntzen baitu; horretarako musika alaia erabiltzea da nire gomendio bat. 
Tristura sentimendua baino ez dela gogoratu eta sentimenduak eragiketa psikologikoak direla eta hortaz guk dugula horiek aldatzeko gaitasuna.

ANIMATUU LAGUUN !!!



Eta hona hemen olerkitxo bat:


BADAKIZU ZER DIREN SENTIMENDUAK?



  Sentimenduak zer diren jakitea ezinbestekoa da horien arteko bizikidetza onuragarri baterako eta horiekiko kontrola izateko. Zoriontasuna eskuratzeko bidea, zoriontasunarekin zerikusia duen guztia edo gutxienez gehiena kontrolpean edukitzea onuragarria ez ezik ezinbestekoa ere bada; eta horietako bat, sentimenduak dira. Azken horiek, gure egoera mentala baldintzatzen baitute erabat eta horiek kontrolatzeko, lehenik eta behin zer diren jakitea beharrezkoa dugu. Era batera edo bestera egoteak lotura ukaezina du sentimendukin eta beraz aldagai horiek (sentimenduak) ezagutza eta horiei buruz hausnartzea aproposa da oso. Horretarako hurrengo estekan zenbait argibide dituzu:


  Horiek ezagutzen dituzula ziurtatzeko zenbait ariketa aholkatzen dizut. Modu horretan sentimendu desberdintasunak guztiz finkatzea lortuko duzu eta beraz horien kontrola izatea. Hurrengo esteka hau klikatuz egin ahalko dituzu:

SENTIMENDUAK EDO EMOZIOAK?


Sentimenduak, emozioak... hitz oso erabiliak dira. Guztiok erabiltzen ditugu horrelakoak gure bizitzako egunerokotasunean zehar baina badakizkigu horien esanahiak? Zer dira emozioak? Zer dira sentimenduak? Bada, definizio hutsa badirudi ere, oso garrantzitsua da horien definizioen ezagutza bai eta horien arteko bereizketa. Adierazteko ez ezik, bai sentimenduak bai emozioak menperatzeko horien definizioa ezagutu behar baita. Gainera, gehienetan emozioak gogorrak izaten dira eta emozio horiek sentimendu bilakatzea izugarri lagungarria da. Emozioak kontrolatzea oso zaila da baina horiekin egin daitekeena, sentimendu bilaktzea da. Horrela, askoz kontrolagarriak izango dira eta

Beraz, uler dezazuen, emozioak instintuarekin eta irrazionalitatearekin zerikusi handia du eta beraz filtro gabea da. Askotan, horiek kaos mental bat eta desoreka sentimental bat ekar ditzake.



Sentimenduak ordea, hausnarketa baten ostean lortzen dira eta razionalitatearekin guztiz lotuta dago. Horratik filtro bat pasatutako sentsazio eta pultsioak dira..



http://www.somostodosuno.com/articulos.asp?id=7545



SENTIMENDUAK AZALERATU, NOLA?



Sentimenduak azaleratzea oso garrantzitsua da; horri esker, bakoitza bere buruarekin egoera baketsu eta ulerkor batean egoeta ez ezik, munduarekin lortzen den harremana ere askoz enpatikoagoa eta maitakorra izatea lortzen da. Besteekiko harreman zuzen eta baikorra izateko, lehenik eta behin norberak bizi duen egoera aztertu eta ulertu behar du; beldur eta konplexu superazioak ezinbestekoak baitira besteon beldur eta konplexuak hauteman eta errespetatzeko.

Beraz, errespetatua eta maitauta sentitu nahi bazara, lehenago zure burua errespetatu eta maitatu beharra duzu, eta noski, ingurukoen izaera errespetatu ere bai. Hori lortzeko egin beharreko lehenengo gauza, sentimenduak interpretatzea eta horiei erantzuna emate da; hau da sentimendu bakoitzak gugan daukan eragina eta nola erantzun sentimendu horri. 

Arestian aipatutakoa betetzeko, sentimenduen azaleraketa bat gauzatu behar da eta horrek 3 zati edo prozesu desberdin ditu. Hauek izango lirateke:

Lehenik eta behin sentitzen dituzun sentimenduen kontzientziazioa izateari garrantzia eman behar zaio. horren barruan, zure sentimenduak onartu, horiek zugan duten eragina behatu, sentimenduen hiztegia ikasi, era horretan sentitzearen arrazoia pentsatu eta sentimendu konplexuenak sinpleago batzuetan deskonposatu.

Bigarrenez, zure sentimenduak beste pertsona bati plazaratu. Azken horren barnean; lehenengo pertsona erabiltzen saiatu, norbaitengana abiatu, zure mezuak argitasunez azaldu, besteak adi entzun laguntzen saiatzen direnean, sakon arnastu, hautatutako pertsonen konfidantza mailan hausnartu, profesional batengana jo sentimenduen plazaraketan arazoak izatekotan.

Azkenik eta hirugarrenez, zure emozioak era bakarti batean hasnartu, pentsatutako guztia idatzi, kirola egin, zure burua ondo egoteko lagundu eta azkenik zure sentimenduak erakusteko bide desberdinak pentsatu.

Hurrengo link honetan dituzu aipatutako guztiak sakonago azalduta:

http://es.wikihow.com/expresar-los-sentimientos
Blue Flower Design Pointer