ASTEKARIA

Gaur arte, zenbait pauso jarraitu ditugu eta hemen daude jarraitutako ordenak eta irizpideak kronologikoki antolatuta:


2015/10/15

Lehenengo eguna izanda, sarreratxo bat eta presentazio bat jaso dugu irakaslearen aldetik, bai eta ikasle fitxa bete. Zenbait termino edo hitz berri ageri izan dira ( Sistema Eragilea, software...). Bestalde zenbait gauza argitu ditugu eta zalantzak izatekotan guztiak argitu ditugu.



2015/10/16

Garatutako galdetegiak era kooperatibo batean hausnartu ditugu eta jarraian asko erabilitako aplikazio baten azalpenak jaso ditugu: GMAIL.

Bertan, banekizkigun ez genekizkigun zenbait baliabide interesgarri azaldu dizkigu irakasleak. Askotan Gmailak dituen gauza ugari ez ditugu ezagutzen eta horri esker zenbait gauza argitu eta ikasi ditugu; horien artean kostu desberdin bat importatu, filtroak sortu, etiketa batzuk sortu...


2015/10/23

 Irakaslearen azalpen labur batzuk jaso eta gero, gure Bloga sortu dugu. Bakoitzak blog desberdin bat sortu du eta beraz gai ezberdinak jorratu ditugu. Gaia aukeratu ondoren, blogaren izenburua pentsatu dugu. Blogean zenbait gauza ikasi ditugu (erlojua jarri dugu gadget batekin) eta sarrera berriak nola egiten diren azaldu digu irakasleak.


2015/10/24

Blogeko zenbait azalpen berri jaso ditugu eta izenburuak blogean jarri ditugu. Hori egin eta gero, diseinuari ekin diogu, bertan, zenbait ajuste eta apaingarri landu ditugu ( Izenburuaren tamaina, eremu desberdinen zabalera, kolorea, irudiak tituluaren atzean...)

Astero sarrera bat egiteko ere adierazi digu irakasleak.


 2015/10/29

Gaur zenbait aldaketa egin ditugu blogean bai eta gadget berriak erabili. Erlojuko ordua aldatu dugu, egutegia jarri dugu, feed gadgeta erantsi. creative Commons-eko lizentzia jarri dugu...

Bestalde liburuak, audioak eta bideoak bai eta irudia txertatzeko era azaldu digu irakasleak.


2015/10/30

 Blogari buruzko galdetegi bat egin dugu gaur. horrek bakarka egin ditugu eta bukatu ondoren taldeetan komentatu ditugu zalantzak eta erantzun desberdinak. Ondoren blogaren lanketaren klaseko azken eguna zela adierazi digu irakasleak eta gure kasa zenbait sarrera egin beharko ditugula (8 hain zuzen ere).


2015/11/5 eta 2015/11/6

Ez dugu klaserik izan, modulu astean egon baikara eta bakoitzak bere taldearekin lanean jardun baitu.


2015/11/12 eta 2015/11/13

Gaur Microsoft Office Word programak zituen zenbait baliabide ezezagun ikasi ditugu. Gainera zenbait arlo ezagun, gehiago landu ditugu eta beste era batean ikusteko oso baliagarria izan zaigu. Word programa ondo erabiltzea eta horrek dituen baliabide desberdinak ezagutzea, onuragarria ez ezik, ezinbesteko ere badela uste dut. Word programa, erabilienetako bat baita eta bai etorkizuneko lanetarako bai eta modulu lanerako oso aproposa izango dugu. Horren barruan zenbait gauza landu ditugu:  mailak, "salto de página", estekak, "nota al pie", "control de comentarios"...

"Los jetas y los pasotas" inguruko galdetegia egin dugu eta egin ostean klasean kideekin komentatu dugu. Talde fitxa egin dugu eta horren barruan egin beharreko akta.


2015/11/19

Taldean, Sites bat sort dugu eta bertan era kooperatibo baten egin behar izango ditugu zenbait lan. Gainera, bertan egin beharreko lehen lana egin dugu; azken hori IKT ei buruzko mapa kontzeptual bat izan da. Sites-ean, zenbait jarduera desberdin egiten joan beharko gara.
2015/11/20

Konpetentzia digitalei buruzko bideo interesgarri bat ikusi dugu eta hori egin ondoren, Sites-eko taldean, ikustitako bideoari buruzko mapa kontzeptual bat egin dugu. Hura, Sites-ean eskegi dugu,  beste jarduera ba izan baita.

Delicious aplikazioa ere aztertu dugu eta horrekin egin ditzakegunak azaldu dizkigu irakasleak.


2015/11/26

Gaur ez dugu klaserik izan, greba egin baitugu.


2015/11/27

Delicious baliabidearen bitartez, IKT ei buruz eskola desberdinetan egiten diren ekintzak eta gaurko hezkuntzan IKTen sustatze metodologia desberdinak hauteman ditugu. Hori gauzatzeko erabiltzen diren aplikazio eta web desberdinak behatu ditugu eta taldekide bakoitzak weed horietako bat hautatu eta txosten eran Sites-era igo du.


2015/12/3 eta 2015/12/4

Modulu astea izan duugu eta beraz ez dugu IKT klaserik izan, talde bakoitza modulurako lanean aritu baita.


2015/12/10

Gaur, beste jarduera bat egiten hasi gara. Bertan, taldean, ikasleak bitartekari, IKT-ak ikasgelan sustatzeko proposamen bat bermatu behar izan dugu eta horretarako behar besteko irizpide eta argibide jaso ditugu. Beraz jakin beharreko guztiak ebatzi ditugu ( testuingurua, proiektuaren nolakotasuna, eraginkortasuna, zailtasun posibleak...) 


2015/12/11

Aipatutako jarduerari ekiten jaarraitu diogu. Egin beharreko azkenengo jarduera izango da eta klasean proiektua aurkeztu behar izango dugu.


2015/12/11

Talde lanean jorratutako eta gauzatutatko proiektua bukatu dugu eta bakoitzak izan dituen zalantzak eta eman nahi dituen gomendioak eman ditu gure taldean. Hurrengo egunean presentazio eguna da eta beraz esan beharrekoak eta nola esanak ebatzi ditugu. Bestalde, taldearen ebaluazio fitxa ere egin dugu.


2015/12/18

Gaur IKT praktiketako azken klase eguna izan dugu eta esan moduan, gure proiektuaren aurkezpena izan dugu. Modu horretan gure aburuak eta proposamenak eman eta besteenak entzun ditugu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blue Flower Design Pointer