Sentimenduak azaleratzea oso garrantzitsua da; horri esker, bakoitza bere buruarekin egoera baketsu eta ulerkor batean egoeta ez ezik, munduarekin lortzen den harremana ere askoz enpatikoagoa eta maitakorra izatea lortzen da. Besteekiko harreman zuzen eta baikorra izateko, lehenik eta behin norberak bizi duen egoera aztertu eta ulertu behar du; beldur eta konplexu superazioak ezinbestekoak baitira besteon beldur eta konplexuak hauteman eta errespetatzeko.
Beraz, errespetatua eta maitauta sentitu nahi bazara, lehenago zure burua errespetatu eta maitatu beharra duzu, eta noski, ingurukoen izaera errespetatu ere bai. Hori lortzeko egin beharreko lehenengo gauza, sentimenduak interpretatzea eta horiei erantzuna emate da; hau da sentimendu bakoitzak gugan daukan eragina eta nola erantzun sentimendu horri.
Arestian aipatutakoa betetzeko, sentimenduen azaleraketa bat gauzatu behar da eta horrek 3 zati edo prozesu desberdin ditu. Hauek izango lirateke:
Lehenik eta behin sentitzen dituzun sentimenduen kontzientziazioa izateari garrantzia eman behar zaio. horren barruan, zure sentimenduak onartu, horiek zugan duten eragina behatu, sentimenduen hiztegia ikasi, era horretan sentitzearen arrazoia pentsatu eta sentimendu konplexuenak sinpleago batzuetan deskonposatu.
Bigarrenez, zure sentimenduak beste pertsona bati plazaratu. Azken horren barnean; lehenengo pertsona erabiltzen saiatu, norbaitengana abiatu, zure mezuak argitasunez azaldu, besteak adi entzun laguntzen saiatzen direnean, sakon arnastu, hautatutako pertsonen konfidantza mailan hausnartu, profesional batengana jo sentimenduen plazaraketan arazoak izatekotan.
Azkenik eta hirugarrenez, zure emozioak era bakarti batean hasnartu, pentsatutako guztia idatzi, kirola egin, zure burua ondo egoteko lagundu eta azkenik zure sentimenduak erakusteko bide desberdinak pentsatu.
Hurrengo link honetan dituzu aipatutako guztiak sakonago azalduta:
http://es.wikihow.com/expresar-los-sentimientos