HAU ZURE MOMENTUA DA. Zuretzat minutu batzuk hartu eta hasunartu. Horretarako, espazio seguru eta eroso batean jarri, musika hau jarri eta begiak itxi. Hori egin ondoren, arnasa sakon hartu eta bota eta prisa gabe, zure momentua gozatu. Sentimendu negatiboak, beldurrak, konplexuak, gabeziak, tristura gutziak, barnean dituzun kezka eta deabru beltz madarikatu guztiak atera eta horietaz hausnartu. Horietako bakoitzarentzako irtenbidea aztertu bai eta hierarkizazio bat egin. Ez ahantzi arazo askoz ere larriagoak daudela munduan eta guztiok pasatzen ditugula horrelakoak.
2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala
2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna
DEPRESIOARI EZ!
Guztia amaitu delakoaren uste? Lur jota zaude? besteak baino gutxiago sentitzen zara? gauza gehiegi dituzu buruan eta ez zara kapaz sentitzen? Bada, bukatu da horrela sentitzea! Hartu zuretzatko momentu bat eta irakurri ezazu liburu laburtxo hau, Bertan zure arazoen zergaitiak bai eta irtenbideak aurkitzeko bidea izango duzu eta bizitza berri bat gozatzen hasteko aukera paregabea duzu. Zin dagizut, liburu hau irakutzekotan, askoz hobeto maneiatuko duzu zure egoera. ANIMO! NAHI DUZUNAREKIN AHAL DUZU! NAHI IZATEA DA GARRANTZITSUENA!
2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna
ZERTARAKO BLOG HAU?
Blog honetan landuko dudan gaia sentimenduen azaleraketa da. Guztiok ditugu arazo pertsonalak eta horrek segurtasun eza dakarkigu. askotan, horrelako arazoak beste norbaiti kontatuz asko hobetzen dira edota batzuetan konpondu ere. Nire iritziz, arazo eta beldur horiek kontatzeko eta azaleratzeko trebetasunak garrantzia handia du superazioaren gauzatzean; horratik, zenbat eta hobeto azaleratu orduan eta hobeto ulertuko dugu besteok bakoitzaren arazoa eta lagungarriagoak izango gara. Honen bitartez, ikasleen sentimendu negatibo bai positiboen eta arazo eta beldur guztien esprezioan eta superazioan lagundu dezakedala ziur nago.
Hori gauzatzeko, zenbait argibide, irizpide edo definizoren falta botatzen dugu maiz eta horiek izango bagenitu, era baikor eta eraginkorrago batean lortuko genituen sentimenduen kontrola. Bestalde, sentimendu eta emozioen arteko ezberdintasuna ezagutzea onuragarria ez ezik ezinbestekoa dela uste dut. Askotan ez dakigu nola erantzun edo zer jarrera aurkeztu bizitzan izaten ditugun arazoekin eta horregatik da hain garrantzitsuak aipatutako sentimenduekiko eta emozioekiko kontrola, ezagutza eta hausnarketa.
Gaurko gizartean, enpatia falta bai eta ulermen edo maitasun uriitasuna ohikoa dugu benetan eta hori askotan sentimendu traketsak izatearen errua izaten da. Zenbait gauza norberaren sentimenduak baino gehiago errespetatzen eta maitatzen dira eta ez zaie behar besteko garrantzia ematen. Eta ez bakarrik sentimendu alaiei edo pozgarriei baizik eta sentimendu triste edo gaitzei ere garrantzia eman beharko litzaieke; horiek izan ezean, besteak ez baitute zentzurik eta horiek errespetatzea, sufritzea eta sentitzea oso aproposa da.
Eman diezaiogun amaiera beldurrez betetako gizarte honi eta eraiki dezagun guztion artean konfidantzazko eta enpatiazko gizarte zoriontxu bat.
EZ IZAN BELDURRIK SENTIMENDUAK AZALERATZEKO!!!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)