2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

ZERTARAKO BLOG HAU?

Blog honetan landuko dudan gaia sentimenduen azaleraketa da. Guztiok ditugu arazo pertsonalak eta horrek segurtasun eza dakarkigu. askotan, horrelako arazoak beste norbaiti kontatuz asko hobetzen dira edota batzuetan konpondu ere. Nire iritziz, arazo eta beldur horiek kontatzeko eta azaleratzeko trebetasunak garrantzia handia du superazioaren gauzatzean; horratik, zenbat eta hobeto azaleratu orduan eta hobeto ulertuko dugu besteok bakoitzaren arazoa eta lagungarriagoak izango gara.  Honen bitartez, ikasleen sentimendu negatibo bai positiboen eta arazo eta beldur guztien esprezioan eta superazioan lagundu dezakedala ziur nago.

Hori gauzatzeko, zenbait argibide, irizpide edo definizoren falta botatzen dugu maiz eta horiek izango bagenitu, era baikor eta eraginkorrago batean lortuko genituen sentimenduen kontrola. Bestalde, sentimendu eta emozioen arteko ezberdintasuna ezagutzea onuragarria ez ezik ezinbestekoa dela uste dut. Askotan ez dakigu nola erantzun edo zer jarrera aurkeztu bizitzan izaten ditugun arazoekin eta horregatik da hain garrantzitsuak aipatutako sentimenduekiko eta emozioekiko kontrola, ezagutza eta hausnarketa.

Gaurko gizartean, enpatia falta bai eta ulermen edo maitasun uriitasuna ohikoa dugu benetan eta hori askotan sentimendu traketsak izatearen errua izaten da. Zenbait gauza norberaren sentimenduak baino gehiago errespetatzen eta maitatzen dira eta ez zaie behar besteko garrantzia ematen. Eta ez bakarrik sentimendu alaiei edo pozgarriei baizik eta sentimendu triste edo gaitzei ere garrantzia eman beharko litzaieke; horiek izan ezean, besteak ez baitute zentzurik eta horiek errespetatzea, sufritzea eta sentitzea oso aproposa da.

Eman diezaiogun amaiera beldurrez betetako gizarte honi eta eraiki dezagun guztion artean konfidantzazko eta enpatiazko gizarte zoriontxu bat.

EZ IZAN BELDURRIK SENTIMENDUAK AZALERATZEKO!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blue Flower Design Pointer